Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Podemos Euskadik hauteskunde primarioak abiatu ditu Legebiltzarreko hauteskundeetarako zerrendak osatzeko

Gaurtik eta otsailaren 2ra arte, egingo dituzte hauteskunde primarioak Podemos Euskadin. Miren Gorrotxategi berriro lehendakarigai izateko aurkeztu da.

Miren Gorrotxategik hautagaitza aurkeztu du. Artxiboko argazkia: EFE
Miren Gorrotxategik hautagaitza aurkeztu du
Miren Gorrotxategik hautagaitza aurkeztu du. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi eta otsailaren 2ra bitartean Podemos Euskadik hauteskunde primarioak egingo ditu, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira zerrenda osatuko duten pertsonak aukeratzeko. Miren Gorrotxategi berriro lehendakarigai izateko aurkeztu da. 

Podemos Euskadik gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez, gaur hasi eta bihar arte zabalik dago banaka izena emateko epea.

Astelehen honetan hautagai zerrendak aurrez erregistratzeko epea ireki da, prozesuaren egutegia, araudia eta protokoloan webgunean argitaratu dira, eta Batzorde Teknikoa eta Hauteskunde Batzordea sortuko dira.

Asteartean (hilak 9)aurrez izena emateko epea amaitutako da, ostegunean (hilak 11) banakako aurre-hautagaitzak argitaratuko dira eta hasierako zuzenketak egiteko tartea zabalduko da urtarrilaren 13ra arte.

Urtarrilaren 12an eta 13an abal pertsonalak eta elkargokideak eskatzeko eta emateko aukera izango da.

Urtarrilaren 15ean banakako hautagaitzak argitaratuko dira, biharamunean zerrendak eta dokumentuak erregistratuko dira eta urtarrilaren 17an behin-behineko zerrendak eta hautagaitzak publikatuko dira.

Urtarrilaren 17tik 19ra zuzenketak egin ahalko dira eta behin betiko zerrendak eta hautagaitzak urtarrilaren 22an argitaratuko dira.

Hauteskunde primarioetarako kanpaina urtarrilaren 22tik otsailaren 1era egingo du Podemos Euskadik eta bozketak, berriz, urtarrilaren 24tik otsailaren 1era egingo dira modu telematikoan.

Azkenean, hauteskunde primarioetako emaitzak otsailaren 2an jakinaraziko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskundeak Euskadin 2024 Hautagaiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Miren Gorrotxategi albisteak