Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Pedro Sanchezen irudia zuen panpinaren urkatzea ikertuko du

PSOEk salatutako gertakariak joan den Urtezahar gauean gertatu ziren, Ferraz kaleko alderdiaren egoitza nazionalaren ondoan. Ideologia politikoagatik gorrotoa pizteko delitua egon zitekeela adierazi zuten sozialistek.

Espainiako Gobernuko presidentearen panpina bat urkatu eta jipoitu zuten elkarretaratzea.
Espainiako Gobernuko presidentearen panpina bat urkatu eta jipoitu zuten elkarretaratzea.
Espainiako Gobernuko presidentearen panpina bat urkatu eta jipoitu zuten elkarretaratzea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak prozesu aurreko ikerketa penaleko eginbideak abiaraztea erabaki du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin identifikatutako panpina bat urkatu eta jipoitu ostean, PSOEk salatutako gertakarien harira.

Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen

0:40

Hala dio Marta Duraantez Auzitegi Nazionaleko fiskalordeak igorritako prentsa-oharrak. Ana Isabel Garcia Leon Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko buruak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari gaia ofizio baten bidez bidali ostean hartu du erabakia.

Ia 60 orrialdeko salaketan, ideologia politikoagatik gorrotoa pizteko delitua egon zitekeela adierazi zuten sozialistek. Zigor mota hori soilik aplika daitekeenez kolektibo ahulen aurka egiten bada, PSOEk diktadura frankistan eta Gerra Zibilean jazarria izan zela argudiatu zuen.

Horrez gain, beste delitu posible batzuk ere sartu zituzten, hala nola indarkeria eta magnizidioa bultzatzea; bere karguan jardutean agintearen aurkako irainak; irainak eta mehatxu larriak nazioko Gobernuari; mehatxuak Gobernuko presidenteari eta PSOEri eta haien militanteei kolektibo sozial gisa (diskriminazio ideologikoaren astungarriarekin); legez kontrako bilera edo manifestazio delitua; edo desordena publikoak. Azken horrek ekar dezake zigorrik handiena: 5 urteko espetxe-zigorra.

Era berean, Voxek legez kanpoko finantzaketaren delitua egin duela uste dute; izan ere, haien ustez, ekintza koordinatuak eta antolatuak egin dira, eta, horien ondorioz, funts ekonomikoak lortu dira alderdi horrekin "lotura komuna" duten ekintzak antolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika PSOE Delituak bideoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa