Politika -
Partidu batean
Gobernuak 'probokaziotzat' jo du Errepublikako bandera mugitzea
Eskubaloiko zale bati isuna jartzea defendatu du Errepublikako bandera eramateagatik Espainiako selekzioaren partidu batean, beste jarraitzaileei “probokatzen” ari zela uste izateagatik.
Erredakzioa
Gobernuak Parlamentuan emandako erantzun batean Espainiako selekzioaren partidu batean Errepublikako bandera bat zeraman eskubaloiko zale bati isuna jartzea defendatu du, beste jarraitzaileei “probokatzen” ari zela uste izateagatik.
Erantzun hori eman dio Gobernuak Ricardo Mixto Ezker Batuako diputatuari, azken horrek azalpenak eskatu baitzituen zaleari jarritako isunagatik. Dirudienez, Errepublikako bandera erakusteagatik kiroldegi batetik bota zuten eta isuna jarri zioten, Alacanten, Espainian eta Aljeriaren arteko partiduan.
Gobernuak esan du zalea era bakartuan ari zela Errepublikako bandera mugitzen, eta jarduera hori probokaziotzat hartzeko “ebidentziarekin” Poliziak bandera gordetzeko eskatu ziola gaineratu du.
Bandera berriro ere atera zuenez, gar handiz eta beste ikusleen “ezinegona” sortuz, Poliziak polikiroldegitik botatzea erabaki zuen, azaldu du Gobernuak.