Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

De Andresek dio ez dela Gipuzkoan eta Gasteizen gertaturikoa errepikatuko: "Botoa eskatu beharko ligukete"

PPren lehendakarigaiak nabarmendu duenez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean ez bezala, EAJk eta PSE-EEk lehendakaria izendatzeko popularren babesa behar badute botoa eskatu beharko diete.

Javier De Andres, PPren lehendakarigaia, Radio Euskadin
Javier De Andres, PPren lehendakarigaia, Radio Euskadin
Javier De Andres, PPren lehendakarigaia, Radio Euskadin

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier De Andres Euskadiko PPren lehendakarigaiak gaur ohartarazi duenez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondotik EAJk eta PSE-EEk lehendakaria izendatzeko popularren babesa behar badute botoa eskatu beharko diete. Haren esanetan, ez da Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean gertaturikoa errepikatuko, izan ere, orduan PPk EAJren eta PSE-EEren hautagaiak babestu zituen, hurrenez hurren, bietako inork botorik eskatu ez arren.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak hizpide izan ditu De Andresek. 2019an Ciudadanosekin batera aurkeztuta sei ordezkari lortu zituzten, eta orduko emaitzak hobetzea espero du. Ildo horretan, nabarmendu du inkesten emaitzak hobetu ohi dituztela.

De Andresen arabera, "gauza bera" diren EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren aurrean, PP da "alternatiba" bakarra. "Produktu bera dira, marka komertzial ezberdinekin", gehitu du.

Espainiako hauteskunde orokorrak aurreratu ote daitezkeen galdetuta, De Andresek erantzun du Pedro Sanchezek aurrekontuak onartzea lortzen ez badu ere, Kataluniako hauteskundeak igaro arte iraungo duela. Buruzagi popularraren iritziz, Kataluniako hauteskundeek markatuko dute Sanchezen gobernuaren etorkizuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak 2024 Euskadiko PP Zenbat hautagai aurkeztu dira? Javier de Andres albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hauteskundeak gaur