Politika -
Europako hauteskundeak
Pernando Barrena Europako hauteskundeetako zerrendaburu izatea proposatuko die oinarriei EH Bilduk
The Left (Ezkerra) talde parlamentarioaren barruan aritu da lanean eurodiputatu nafarra amaitzear den legegintzaldian.
eitb media
Pernando Barrena Arza, legealdi honetan EH Bilduren eurodiputatu izan dena, ekainaren 9an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan koalizioaren zerrendaburua izatea proposatuko die oinarriei Mahai Politikoak.
The Left (Ezkerra) talde parlamentarioaren barruan aritu da lanean eurodiputatu nafarra, bereziki askatasun zibil eta migrazio gaietan, koalizioak ohar batean azaldu duenez. Kurdistan, Sahara eta Catalunya intertaldeetako kide ere izan da, eta baita Europako Aliantza Librea alderdiko kide ere.
Ezker abertzalean ibilbide luzea egindakoa da Barrena. Goi-mailako teknikaria da Nazioarteko Merkataritzan, eta Nazioarteko Harremanetan graduatua du. Nafarroako Parlamentuko parlamentaria izana da, eta egun EH Bilduren Mahai Politikoan dago.