Politika -
Nafarroan
ETAko presoen aldeko ekitaldien berri eman diote Auzitegi Nazionalari
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak gaixo dauden ETAko presoen aldeko kontzentrazioen inguruko informazioa igorri dio Auzitegi Nazionalari.
Erredakzioa
Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Nafarroan gaixo dauden ETAko presoen alde egin diren kontzentrazioen informazioa eman dio Auzitegi Nazionalari, horietan "terrorismoa goraipatzen" ari diren ustean.
Carmen Alba Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez, txosten bat bidali dute Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Guardiako Epaitegi Nagusira, ekitaldi horien inguruan.
Txostenean Iruñean Josu Uribetxebarria aske uztea eskatzeko egunero egiten diren kontzentrazioei buruz hitz egiten da, baita gaixo dauden ETAko hamalau preso aske uztea eskatzen dutenen inguruan ere.
Kontzentrazio horietan, txostenaren arabera, Herrira ETAko presoen aldeko taldeak, sinatutako pankartak erakusten dira.