Politika -

Eskumenak

Nafarroak legea aldatuko du trafiko eskumena bere esku gera dadin

Chivitek iragarri du datorren asteazkeneko Gobernu saiora akordio bat eramango dutela, Foru Hobekuntzarako Legea berritu eta Espainiako Gobernuari horren berri eman aurretik.

Foruzaingoaren kontrol bat. Argazkia: EFE
Foruzaingoaren kontrol bat
Foruzaingoaren kontrol bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko eskumena berriro ere Nafarroako Gobernuaren esku gera dadin, Foru Hobekuntzarako Legea berrituko dutela eman du jakitera Maria Chivite presidenteak, Auzitegi Gorenak asteon erabakitakoaren aurrean.

Hain zuzen ere, Nafarroak eskumena bere gain hartzeko, horixe zen Gobernuak zuen aukeretako bat, Gorenak ebatzi baitzuen eskumena ezin dela errege dekretu baten bidez transferitu.

Kazetarien galderei erantzunez, Chivitek gaur bertan iragarri du Foru Hobekuntzarako Legea aldatuko dutela.

Horretarako, akordio bat eramango dute datorren asteazkeneko Gobernu saiora, Foru Hobekuntzarako Legea berritu eta Espainiako Gobernuari horren berri eman aurretik.

Era berean, aurreratu du, akordio horrek ezinbestean eratu beharreko negoziazio mahaian egongo diren pertsonen izenak jasoko dituela. Zenbait presidenteorde eta Presidentetzako zuzendari nagusia izango ditu bertan ordezkari Nafarroako Gobernuak.

Espainiako Gobernua, bere aldetik, prest agertu da eskumena Nafarroaren esku uzteko. Dena den, legea berrituko duen testua adostu beharko du lehenik.

Behin izapide horiek eginda, Gobernu saiora eramango dute berriro gaia, eta ondoren Nafarroako Gobernuaren esku geratuko du, Parlamentuan tramitatu dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Foruzaingoa María Chivite