Politika -

Bizkaia

Carlos Alzaga izango da Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak utzitako postua beteko du egun Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusi denak. Martxoaren 8an hartuko du kargua.

Carlos Alzaga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Carlos Alzaga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Carlos Alzaga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Alzaga izango da Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua. EAEko hauteskundeetarako lehendakarigai aurkeztuta, Imanol Pradalesek utzi duen tokia beteko du Alzagak, Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral honetan jakinarazi duenez. 

Martxoaren 8an gauzatuko du izendapena Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Bien bitartean, Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak gidatuko du saila behin-behinean. 

Egun, Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren dekanoa da Carlos Alzaga eta, kargu berria hartzearkin bat, utzi egingo ditu bi postu horiek, bateraezinak diren heinean.  1964an Amorebieta-Etxanon jaioa, Alzaga Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan lizentziatu zan Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaritzan, eta Nafarroako Unibertsitateko IESEren Enpresen Goi Zuzendaritzako Programan tituluduna da. 

Gaur egun dituen erantzukizunez gain, bere ibilbide profesionalean hainbat eginkizun bete ditu enpresa pribatuko esparruan, Sener-eko proiektu-buru eta Dragatze eta Eraikuntzetako obra-buru izan da, besteak beste. Funtzio publikoko esparruan, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko buru izan da.

Foru Aldundiak nabarmendu du gobernu-taldeari "baliozko profesional" bat gehintzen diola izendapen honekin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bizkaia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Bizkaiko Foru Aldundia