Politika -
Legebiltzarreko hauteskundeak
Donostiako hauteskunde-mahaien zozketa martxoaren 21ean egingo da
Zozketa 09:00etan egingo da Easo kaleko Udalinforen bulegoan. Ondoren, emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaietan nork egon beharko duen jakiteko zozketa martxoaren 21ean, ostegunean, egingo da, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
Zozketa 09:00etan egingo da Easo kaleko Udalinforen bulegoan. Ondoren, emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.
Donostiarrek hauteskunde hauetarako Hautesle Errolda kontsulta dezakete eta datuak zuzenak ez badira edo pertsona bertan agertzen ez bada, erreklamazioa aurkez dezakete Udalinfon martxoaren 4tik 11ra. Kontsulatuan edo Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzan ere egin daiteke izapidea.