Politika -

Adierazpen polemikoak

Collarte (PP): 'Hilean 5.100 euro irabazi eta gorriak ikusten ditut'

Galiziako PPko diputatu batek hautsak harrotu ditu hilean irabazten duenaren inguruan egindako azalpen desegoki batekin.

Guillermo Collarte PPren diputatua. Iturria:laregion.es
Guillermo Collarte PPren diputatua. Iturria:laregion.es
Guillermo Collarte PPren diputatua. Iturria:laregion.es

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Collarte PPren diputatu galiziarrak polemika piztu du sare sozialetan eta hautsak harrotu ditu Twiterren, Trending Topic bilakatuz.

La voz de Galiciaegunkarian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "zinegotzi izateagatik ematen dizkidaten 416 euroekin ez zait ezertarako iristen. Beste 4.200 euro garbi irabazten ditut diputatu gisa eta 290 euro gehiago Xuntako funtzionario izan eta eman behar dizkidaten hirurtekoengatik; denera 5.100 euro inguru, baino gorriak ikusten ditut". Gainera, "badakit zorteduna naizela, baina aurretik nituen diru-sarrerak kontutan hartuta, ezberdintasuna oso handia da", adierazi du.

"Ourensera astero etortzen naiz eta egia da txartelak ordaintzen dizkigutela, eta hemen amaren etxera joaten naizela, baina kanpoan bazkaltzen eta afaltzen dut eta nik ordaindu behar dut gasolioa", esan du Collartek jasotzen dituzten bidaia-sariak justifikatzeko.

Hilabete honetan bertan, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak beste polemika bat sortu du antzeko gai batekin, politikari askok "soldata normal batekin esfortzu handiz" lan egiten zutela esanez.

Guillermo Collarteren ondare eta errentaren azken deklarazioaren arabera, bere izenean bi etxebizitza ditu Madrilen (bakoitza bi garaje eta trastelekuarekin). Azken bost urteetan, gainera, hiru ibilgailu erosi ditu (Wolkswagen Eos, 2001. urteko Golf bat eta Audi A3 bat 2005. urtean).

Barkamena eta argibideak

Galiziako PPk barkamena eskatu die herritarrei Guillermo Collartek soldataren inguruan egindako adierazpenak direla-eta, galiziarrengan sortutako sumina ikusita.

Polemika piztuta, Guillermo Collartek esandakoa argitu nahi izan du, eta krisi ekonomikoaren ondorio latzak "diru-sarrera handiak dituztenek ere" pairatzen dituztela esan du.

Diputatu galiziarrak barkamena eskatu die esandakoagatik "minduta sentitu diren guztiei" eta bere adierazpena lagunartekoa zela nabarmendu du. Bere hitzetan, "benetan gaizki pasatzen ari direnak 400 euroko laguntza jasotzen dutenak, eta laguntza hori ere ez dutenak dira, eta horregatik barkamena eskatu nahi diet minduta sentitu diren guztiei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea