Politika -

Kritika Gobernuari

Jaurlaritzak botiken gastuaren datuak faltsutzea leporatu du

Osasun Ministerioak Euskadiko botiken gastuaren inguruan kaleratu dituen datuak “okerrak” dira, Jaurlaritzaren arabera.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EITB
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan Osasun Ministerioak Euskadiko botiken gastuaren inguruan kaleratu dituen datuak "okerrak" dira, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, eta horrek Eusko Jaurlaritzaren "irudi ona lausotzea" duela helburu gaineratu du, Euskadin koordainketa aplikatzearen kontra agertu direlako.

Ana Matok zuzentzen duen Ministerioak goizean argitaratutako datuan azaltzen denez, Euskadi Espainiako autonomia erkidego bakarra da uztailean botiken gastua igo dena iazko datuekin alderatuz gero, % 2,75 igo delako, eta nazioan % 23,9 jaitsi delako.

Datu horien arabera, Euskadin uztailean 44,8 miloi euro gastatu ziren botiketan; 2011n, aldiz, 43,6 milioi euro. Osasun Sailak azaldu duenez datu horiek ez datoz bat errealitatearekin. Halaber, uztaileko botiken gastua 41,3 milioi eurokoa izan zela nabarmendu du, hau da, 2011n baino % 5,43 gutxiago.

Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu koordainketaren aurkako arrazoiakKonstituzionalak Euskadin koordainketa ez ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretua bertan behera utzi zuen, eta horren aurkako helegitea jartzeko arrazoiak aztertuko ditu Jaurlaritzak asteartean, Gobernu Kontseiluan.

Patxi Lopezen Gobernuak beste dekretu bat kaleratuko du, Konstituzionalak aurrekoa bertan behera uztea erabakitzen badu, baliabide gutxien dituztenek ahalik eta kalte txikiena izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea