Politika -
POLIZIA OPERAZIOA
Arturo Villanueva Segiko ustezko kidea Paueko Auzitegian da berriro
Estatuaren espainiaratzeko eskaera aztertzeko Auzitegira eraman dute berriz ere astearte honetan.
Erredakzioa
Iturri judizialen arabera, Arturo Villanueva Segiko ustezko kidea astelehen honetan atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan (Lapurdi). Atxilotu zuten egunean bertan eraman zuten Paueko Auzitegira, eta Madrilgo Auzitegi Nazionalak zabaldutako euroaginduaren berri eman zioten.
Paueko Auzitegira eraman dute berriz ere astearte honetan, dokumentazio osoa egonez gero, agintari espainolen eskaera aztertzeko. Talde terrorista bateko kide izatea egozten diote, iturri horien arabera.
Arturo Villanuevak 2003an egin omen zuen ihes. Aurretik hirutan eraman dute epaileen aurrera: Jarraiko kide izatea egotzita, behin; Haikako kide izatea, hurrengoan; eta Segiko kide izatea, azkenean.
Barne Ministerioaren arabera, ihes egin ostean, Villanueva Irlandara joan zen, eta Polizia britainiarrak 2009an atxilotu zuen Belfasten, Espainiako aginduari men eginez. Baldintzapean aske utzi zuten gero, epaiketaren zain.