Politika -
Araba
Lehergailu batek kalteak egin ditu errepikagailu batean, Okondon
Movistar telefonia konpainiaren aparailuak "kalte arinak" izan ditu. Leherketak sutea eragin du mendian, baina "dagoeneko kontrolpean" dago.
Erredakzioa
Lehergailu bat eztandarazi dute bart, 23:15 aldera, Movistar telefonia konpainiak Okondon (Araba) duen errepikagailu baten kontra, eta aparailuak "kalte arinak" izan ditu, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien esanetan, leherketaren ondorioz sutea piztu da errepikagailua dagoen mendian, baina "dagoeneko kontrolpean" dago.
Bertako herritar batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak, sua ikusi duelako. Suhiltzaileak bertaratu direnean, errepikagailua inguratzen duen hesiak eta errepikagailuak berak leherketaren ondorioak zituela ikusi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea