Politika -

Jaurlaritza utzi du

Rodolfo Ares, bere agintaldiko lorpenak eta akatsak

Terrorismoaren aurkako "zero tolerantzia", ETAren amaiera eta Iñigo Cabacasen heriotza, oihartzun handien izan dituzten neurriak eta gertakizunak.

Rodolfo Ares. EFE
Rodolfo Ares. EFE
Rodolfo Ares. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako 'bigarrena' eta Patxi Lopez lehendakariaren kolaboratzaile estuena izan da. Izan ere, Herrizaingo sailburu ez ezik, gainerako sailburuen koordinatzaile lanak ere egin ditu.

Ares terrorismoaren aurkako "zero tolerantzia" adierazpenaren sustatzailea izan zen, eta kargua iritsi eta gero, ETArekin eta horren "inguruko" indarkeriekin bukatzea jarri zuen helburu.

Lorpenen artean, kaleko ETAri buruzko pintadak garbitzeko EUDELekin lortutako hitzarmena eta kale borroka gutxitzea, edo "ia desagertzea", bere hitzetan.

Agintaldia hasi eta berehala, Eduardo Puelles polizia hil zuen ETAk.

2011ko urrian, ETAk biolentzia utziko zuenaren berri eman zuen eta Aresek terrorismoaren kontrako taldeetako kideak beste lanpostu batzuetan kokatu zituen. Mehatxuen amaierari esker, eskolten kopurua nabarmen gutxitu zuen.

ETAren amaieratik, Rodolfo Aresek biktimengan jarri du arreta. Arkauten, Ertzaintzaren 30. urteurrena ospatzen ari ziren bitartean, ETAk hildako ertzainen omenez piztutako su-ontzia itzaltzea erabaki zuen. Orain, eskultura batek gogoratzen ditu.

Lehendakariarekin batera, duela hile batzuk Bilbon ospatu zen Biktimen aldeko Biltzarraren buruetako bat izan zen.

Aresen erabaki garrantzitsu baina kritikatuenetako batzuk; Berroziko base sekretua medioei erakustea eta agenteen uniforme aldaketa dira.

Rodolfo Aresen momentu zailena bere hitzetan, Iñigo Cabacasen hilketa izan zen. Athleticen partidu baten ostean, Ertzain batek pilotakada bat eman zion Cabacasi buruan, horrek, heriotza eragin zion gazteari. Kausa zabalik jarraitzen du oraindik.

Aresek zuzendutako beste ekintza kritikatuenetako bat, Kukutza Gaztexea eraitsi zutenean, Ertzaintzak izandako portaera da.

Ertzaintzaren barruan dauden lan arazoak ere ez ditu konpondu. Ertzainek greba bat baino gehiago eta kritika gogorrak egin dituzte sailburuak egindako lanari buruz. Agenteen lan baldintzak hobetu diren arren, ez ditu kexak baretu.

Rodolfo Aresek orain, PSE-EEren kanpaina koordinatuko du, alderdi sozialistaren agintari nagusietako bat izan da legegintzaldi osoan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea