Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Frantziak ontzat eman du Marisol Iparragirre epaitzea Miguel Angel Blancoren hilketagatik

Auzitegi Nazionalak uste du Iparragirre izan zela ETAren aparatu militarraren arduradun nagusia 1993tik 1998ra, eta ondorioz, tarte horretan berak erabakitzen zituela talde armatuaren ekintzak zein helburuak.

Marisol Iparragarre ETAko buruzagi ohia, Auzitegi Nazionalean. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Marisol Iparragarre ETAko buruzagi ohia, Auzitegi Nazionalean.
Marisol Iparragarre ETAko buruzagi ohia, Auzitegi Nazionalean. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziak oniritzia eman dio Espainiak Marisol Iparragirre Anboto epaitzeari, 1997an Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hiltzeko erabakian parte hartzeagatik, ETAko aparatu militarraren kide bezala.

Parisko Apelazio Auzitegiko instrukzio aretoak Anbotoren entrega luzatzea onartu du (momentu honetan Espainian espetxeratuta dago, beste auziengatik), bahiketa eta hilketa terroristaren delituengatik aulkian jartzeko. Erabakiari helegitea jarri ahal dio Auzitegi Gorenean.

Iparragirreren aurkako euroagindua Manuel Garcia Castellon Madrilgo Auzitegi Nazionaleko epaileak bideratu zuen. Erruduntzat joz gero, Espainiako instantzia judizialak emandako argibideen arabera, 15 eta 20 urte bitarteko zigorra ezarri ahal izango litzaioke bahiketagatik, eta 20 eta 30 urte artekoa hilketa terroristagatik.

Aurreko udan, Garcia Castellonek izapideak hasi zituen Frantziak argi berdea eman eta ETAko bi buruzagi ohi, tartean Iparragirre bera, eta Miguel Angel Blancoren hilketagatik epaitzeko.

Biak Frantzian atxilotu zituztenez eta espezialitatearen printzipioa deiturikoari heldu ziotenez, Frantziako Justiziak Espainiak haien aurka abiarazitako prozedura berri bakoitza onartu behar du, auziperatuak izan daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Auzitegi Gorena Espainia Frantzia Eguneko albisteak Albisteak