Politika -

Gaixorik dagoen presoa

Gallardonek ukatu egin du Uribetxebarriaren auzian 'etsi' izana

Justizia ministroaren esanetan, "horixe da Zuzenbidezko Estatuaren handitasuna. Demokrazia batek ez ditu kriminalak kriminalek demokrazia tratatzen duten bezala tratatzen".

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa. Argazkia: Efe
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa.
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak esan du Josu Uribetxebarria presoari baldintzapeko askatasuna ematerakoan ez dutela "amore eman kanpoko presioen aurrean" eta ez dutela "ETAko terroristekin, legeak agintzen diguna baino gehiago egin".

ABC Punto Radio irrati-katean egindako elkarrizketan Gallardonek azaldu duenez, "gustatu ala ez, legea bete egin behar da", eta horrek "agerian uzten du ez garela Konstituzioak bermatzen dituen oinarrizko eskubideen bidez, oinarri oinarrian dagoen eskubidea, bizitzarena, urratzen duten horiek bezalakoa".

"Horixe da Zuzenbidezko Estatuaren Handitasuna. Demokrazia batek ez ditu kriminalak kriminalek demokrazia tratatzen duten bezala tratatzen", berretsi du ministroak.

Bestalde, Fiskaltzak helegiterik aurkeztuko ote duen galdetuta, Ministerio Fiskalak beti autonomiaz jokatzen duela erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea