Politika -

Erreakzioak

Sozialistek babes osoa agertu diote Sanchezi, eta PPk bitimarena egitea egotzi dio

Anduezaren esanetan, "eskuinak eta ultraeskuinak muga guztiak gainditu dituzte". Feijook, ostera, "utzikeria" eta bere burua biktimizatzea leporatu dio Sanchezi, Kataluniako eta Europako hauteskundeen aurrean hautesleak "polarizatzeko eta mobilizatzeko" asmoarekin.

Andueza, knapainako irudi batean. Argazkia: EITB
Andueza, knapainako irudi batean
Andueza, knapainako irudi batean. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, "eskuinak eta ultraeskuinak muga guztiak gainditu dituzte", Begoña Gomezi egindako akusazio eta salaketa direla eta.

"Inork ez dezala ahaztu; dauzkagun ardura politikoez harago, pertsonak gara", esan du euskal sozialisten buruak X sare sozialean zabaldutako mezu batean.

Ildo beretik agertu da Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramaleak. Lopezen esanetan, Sanchezek "ordezkatu egiten duen beharrezkoa den duintasuna eta ausardia eskuin immoral baten aurrean", eta "animoak eta indarra" helarazi dizkio.

"Bi gauza esan behar dira: bata, Irene Montero hilabeteetan bere seme-alaben aurrean jazarri zutenak, Monica Oltra gezurrarekin politikoki hil zutenak eta erreferendum baten ondorioz jendea kartzelan sartzea agian ondo zegoela konbentzitu zintuztenak, orain…", idatzi du Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak X sare sozialean.

"Ondo dakigu zer den lawfare-a eta zer helburu bilatzen dituzten bultzatu eta babesten dutenek. Beti aurkituko gaituzte herriaren agindua eragotzi nahi dutenen aurrean", azpimarratu du Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak sare sozial berean.

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak, ostera, "utzikeria" eta bere burua biktimizatzea leporatu dio Sanchezi, Kataluniako eta Europako hauteskundeen aurrean hautesleak "polarizatzeko eta mobilizatzeko" asmoarekin. Feijook, gainera, bere gutunean aipatzen dituen pertsonak iraintzea eta difamatzea leporatu dio Espainiako gobernuburuari, besteak beste, bera, PPko buru gisa. "Dagoeneko nazioarteko prentsan gaude, ez dut halakorik nire bizitzan ikusi", gaineratu du.

Bestalde, Rafael Hernando Alderdi Popularraren Kongresuko ondoko bozermale eta diputatuaren ustean, Espainiako Gobernuko presidenteak "biktimarena egiten" jarraitzen du eta, erantsi duenez, oraindik "ez du hitzik esan saleroskeriaren inguruan".

Javier Maroto PPren senatariak adierazi du gaurkoa "Sanchezen enegarren itzulipurdia" dela, "kanpainaurreko ekitaldia, biktimarena egiteko".

Voxek ere "biktimismoa" leporatu dio Sanchezi, "bere agintaldia hartu duen ustelkeria lupetza estaltzeko" asmoarekin. Gainera, dimisioa emateko eta, ondoren, "nahi badu", hausnarketa egitea eskatu du.

Yolanda Diaz Sumarreko buru eta Gobernuko bigarren presidenteordeak sare sozialen bidez adierazi duenez, "eskuinaren erasoaldia ezin da berearekin atera". "Demokrazia, bloke aurrerakoia eta jendearen bizitza hainbeste hobetu duen koalizio-gobernuaren zilegitasuna defendatu behar dira", adierazi du Diazek.

Ione Belarra Podemoseko buruzagiak "elkartasuna eta enpatia" adierazi dio Espainiako Gobernuko presidenteari, bere alderdiak "lawfare-ak zer esan nahi duen ondo dakiela" azpimarratuta. Hori bai, Pablo Iglesias presidenteorde ohia eta Gobernuko ministro ohi bat, Irene Monterori erreferentzia eginez, "jazarri" zituztenean gerra judizialari eta "jazarpen mediatikoari" aurre egin behar ziotela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak