Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Sanchezen iragarpenaren ostekoak, epaiketa Nafarroan, eta bizi baldintzei buruzko inkesta

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pedro Sanchez, atzo, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, atzo, Moncloa jauregian
Pedro Sanchez, atzo, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanchezen erabakiaren biharamunaPedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraituko duela iragarri eta biharamunean, bere gobernua elkartuko du. Atzo Sanchezek aurreratu zuen "eraberritze demokratiko" baten alde lan egingo duela, baina zer neurri hartuko dituen zehaztu gabe. Ikusi egin beharko da gaurko Ministroen Kontseilutik zerbait irteten den.

- Epaiketa Nafarroan: Nafarroako Lurralde Auzitegiak Iruñeko gizon baten kontrako epaiketa abiatuko du gaur, adingabeen sexu irudiak zituzten 26 8000 artxibotik gora edukitzeagatik eta partekatzeagatik. Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatuko du akusatuarentzat, baita 20 urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzea debekatzea eskatu du akusatuarentzat. 

- Bizi baldintzei buruzko inkesta: 2023. urteari dagokion bizi baldintzei buruzko inkesta argitaratuko du INE Espainiako Estatistika Institutuak. Etxebizitza, efizientzia energetikoa eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioaren inguruan galdetu dute.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Nafarroa Delituak bideoak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Epaiketak bideoak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia