Politika -
Datorren legealdian
Legebiltzarkideek iPad bat ere jasoko dute
Legebiltzarkideek iPad bat jasoko dute datorren legealdian, lehenengoz. Orain arte bezala telefono mugikor bat eta ordenagailu bat ere jasoko dute.
Erredakzioa
Datozen hauteskundeetan herritarrek hautatuko dituzten legebiltzarkideek iPad bat jasoko dute lehenengoz. Orain arteko bezala, telefono mugikor bat eta ordenagailu bat ere hartuko dituzte.
ordenagailuaz eta iPhoneaz gainLegebiltzarretik azaldu dutenez, legealdi bakoitzaren amaieran, hurrengo legebiltzarkideek zer hornidura informatiko izango duten zehaztu ohi da.
Legealdi honen hasieran, Legebiltzarreko ordezkariek ordenagailu eramangarri bat zuten, eta duela urtebete eta erdi baino gehiago telefonoa lehiaketara irten zen; iPhone bat eman zieten.
Orain, Legebiltzarreko informatikaren arduradunek partida hau 2009an ordenagailuak erosteko erabilitako diru kopuru beraren truke edo gutxiagogatik lehiaketara irtetea proposatu dute, legebiltzarkide bakoitzak iPad bat izan dezan.