Politika -
Bihar
AVTk ibilaldia egingo du Zaballako kartzelara, 'justizia' eskatzeko
Abuztuaren 29an hasi ziren ibilaldi horiekin Murtzian, ETAko presoak dauden kartzeletara joanda. "Egia, memoria, duintasuna eta justizia" aldarrikatzen dute biktimentzat.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT), Angeles Pedraza presidentea buru duela, ibilaldia egingo du bihar Zaballako (Araba) kartzelara ETAren biktimentzat "egia, memoria, duintasuna eta justizia" aldarrikatzeko.
AVT abuztu amaieran hasi zen "Marchas por la Justicia" izeneko ibilaldiak egiten, ETAko presoak dauden presondegietara martxak egiten. Biktimek pairatzen duten "etengabeko umiliazioa" salatzeko gutuna ematen diote presondegiko zuzendariari.
Murcia I eta Murcia II kartzeletara egindako ibilaldiekin hasi ziren, eta bihar Arabako presondegira joango dira. 12:30ean abiatuko dira Langraitzeko presondegi zaharretik eta Zaballako kartzela berrian amaituko dute ibilaldia, han baitaude "Langraitz bidea" deritzona hartu duten ETAko presoak.