Politika -

Katalunia

Junquerasek iragarri du ERCren Presidentetza utziko duela Europako hauteskundeen ostean

Marta Rovirak ere albo batera egitea erabaki du eta ez da idazkari nagusi kargura berriro aurkeztuko, ERCk azaroan egingo duen Kongresu Nazionalean.

Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 12ko hauteskundeetan jasotako emaitza txarren ondoren, lurrikara politikoa zabaldu da ERCren barruan. Gaur, Oriol Junqueras ERCko buruak ekainaren 9rako deituta dauden Europako bozen ostean alderdiko Presidentetza utziko duela iragarri du.

Alderdiaren ohar baten arabera, Junquerasek alderdiko zuzendaritzaren bileran jakinarazi du Presidentetza utziko duela, "bere etorkizuna erabaki aurretik hausnarketa prozesu aktibo bat irekitzeko", herenegun bestelako asmoa iragarri bazuen ere; errepublikarren buruzagitzan jarraituko zuelako adierazi zuen asteartean publikoki.

Junquerasen jakinarazpenaren ondotik, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiarena iritsi da. Hark ere, albo batera egitea erabaki du eta ez da kargu horretara berriro aurkeztuko, azaroan egingo duten Kongresu Nazionalean.

X sare-sozialean zabaldutako gutun batean azaldu ditu bere erabakiaren arrazoiak Rovirak, aurretik alderdiaren zuzendaritzarekin bildu ondoren. "Militante bezala, eta koherentziaz, zuzendaritzako kideei jakinarazi diet ez naizela idazkari nagusi kargura aurkeztuko hurrengo Kongresu Nazionalean", esan du. "Nolanahi ere, alderdiaren zerbitzura jartzen naiz eta proiektua indarberritzeko beharrezkoa den prozesuan laguntzeko prest nago", gehitu du.

Joan den igandeko hauteskundeetan, 20 eserleku lortu zituen ERC, 2021ea baino 13 gutxiago. Biharamunean, Pere Aragones Generalitateko jarduneko presidentea izan zen politikaren lehen lerroa uzteko asmoa iragarri zuena.

Testuinguru horretan, Joan Tarda ERCko diputatu ohiak uste du bere alderdiak Salvador Illa hautagai sozialista Generalitateko presidente egin behar duela, eta PSCrekin "elkarlanean" aritu behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak ERC