Politika -

legegintzaldiaren hasiera

Eusko Legebiltzarrak legebiltzarkideen bateraezintasunak aztertuko dituen batzordea izendatu du

Hauek izango dira batzordeko kideak: Jon Aiartza eta Josune Escota (EAJ), Ohiana Etxebarrieta eta Nerea Kortajaerna (EH Bildu), Alberto Alonso eta Miren Gallastegui (PSE-EE), Ainhoa Domaica eta Muriel Larrea (PP), eta Jon Hernandez eta Amaia Martinez (Talde Mistoa).

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuren Aretoa.
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuren Aretoa
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuren Aretoa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak izapide berri bat bete du legegintzaldiaren hasiera honetan, Bateraezintasunen Behin-behineko Batzordea izendatuta. Organo hori arduratuko da aztertzeaz legebiltzarkideren bat beste jarduera batzuk direla-eta kargurako bateraezintasunik ote duen.

Jon Aiartza eta Josune Escota (EAJ), Ohiana Etxebarrieta eta Nerea Kortajaerna (EH Bildu), Alberto Alonso eta Miren Gallastegui (PSE-EE), Ainhoa Domaica eta Muriel Larrea (PP), eta Jon Hernandez eta Amaia Martinez (Talde Mistoa) izango dira batzordeko kideak.

Bateraezintasunen Behin-behineko Batzordeak, gehienez ere 20 eguneko epean, legebiltzarkideen egoera aztertuko duen irizpena helarazi beharko dio Osoko Bilkurari. Irizpen horretan, legebiltzarkideetako batek kargurako bateraezintasunik duen zehaztuko da, beste jarduera batzuk direla-eta.

Bateraezintasunei buruzko irizpena onartzeko osoko bilkura maiatzaren 23an egingo da, eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak hurrengo lehendakaria izendatzeko osoko bilkuraren data jakinaraziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak