Politika -

Nafarroa

Espainiako bandera jartzea agindu dio epaitegiak Berako Udalari

''Inposaketa eta udalerriko gehiengoaren kontrako'' neurria dela uste dute udaleko ordezkariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berako (Nafarroa) agintariak udaletxean Espainiako bandera jartzera behartzen dituen epaia kaleratu du Administrazioarekiko auzien Iruñeko epaitegiak.

Aralarrek agintzen du Nafarroako udalerrian, eta, bertako ordezkarien ustez, ''inposaketa'' da epai hori, ''udalerriko gehiengoaren kontra'' doalako.

Beran Espainiako bandera jartzeko Estatuko abokatutzak jarritako errekurtsoa onartu du epaitegiak. Kaleratutako epaia ez da irmoa, baina bandera, zehaztutako irizpideen arabera, udaletxeko fatxadan zein barrualdean kokatzera behartzen ditu bertako agintariak. Halaber, epaitegiko prozesuak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu Berako Udalak.

Epaiaren kontra helegitea jarri dutela iragarri dute Udaleko ordezkariek, ohar baten bidez. Halaber, joan den abuztuan Nafarroako Gobernuak argitaratutako Foru Aginduaren kontra ere helegitea jarri dutela eman dute jakitera. ''Jaietan Espainiako bandera jartzeko betebeharra eta ikurriña jartzeko debekua bete ez izana'' salatzen zituen aginduak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea