Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Otxandianok EH Bilduko bozeramailetza hartuko du, baina Kortajarenak taldeko bozeramaile izaten jarraituko du

Alderdiaren esanetan, ofizialki Otxandianok zuzenduko du alderdiaren bozeramailetza Legebiltzarrean, baina praktikan "ez da ezer aldatzen", Kortajarena legebiltzarkideak bozeramaile izaten jarraituko baitu "normaltasun osoz".

Otxandiano eta Kortajarena artxiboko argazkietan. EFE.
Otxandiano eta Kortajarena artxiboko argazkietan
Otxandiano eta Kortajarena artxiboko argazkietan. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren taldearen buru, azkenik, Pello Otxandiano izango da, koalizioaren zerrendaburua aurreko hauteskunde autonomikoetan, nahiz eta EH Bilduk hasiera batean iragarri zuen Nerea Kortajarena izango zela EH Bilduren bozeramailea.

EH Bilduk azaldu duenez, Legebiltzarreko araudiaren arabera, talde bateko kargurik "altuena" bozeramaile kargua da, eta horregatik hartu dute erabaki hori.

Hori horrela, alderdiaren ustez, "logikoa" da Otxandiano koalizioaren "bozeramaile ofiziala" izatea, Legebiltzarreko oposizioko burua den heinean.

Hala ere, azpimarratu duenez, horrek "ez du praktikan ezer aldatuko"; izan ere, Kortajarenak (hasiera batean taldearen bozeramailea) bozeramaile gisa jarraituko du "normaltasun osoz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Pello Otxandiano