Politika -

Lezama, Arrasate eta Hernani

Azken erasoak "kale-borroka" dira, Ertzaintzaren ustez

Lasarte-Orian Jesus Zaballos sozialisten bozeramailearen aurkako egin dituzten pintada "iraingarriak" kentzea eskatu du PSE-EEk.

Arrasateko kutxazain bat erre dute, asteburuan. Argazkia: EITB
Arrasateko kutxazain bat erre dute, asteburuan. Argazkia: EITB
Arrasateko kutxazain bat erre dute, asteburuan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo sailaren ustez, asteburu honetan Hernani, Arrasate eta Lezama herrietan izan diren erasoak kale borroka ekintzak dira.

Lasarte-Orian Jesus Zaballos sozialisten bozeramailearen aurkako egin dituzten pintada "iraingarriak" kentzea eskatu du PSE-EEk.

Pintada horietako batean, "Zaballos al paro! PSOE, o vas o vienes. Gora Euskadi askatuta" idatzi zuten, PSEk bidali duen komunikatu batean atxiki duten irudiaren arabera.

Sozialistek Pablo Barrio alkateari eta Ana Isabel Prieto Zerbitzu Publikoen saileko arduradunari pintada horiek "berehala" kentzea eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea