Politika -

Diada

Santamaria: 'Ezin dugu hanka sartu bost milioi langaberekin'

Espainiako Gobernuaren bozeramaileak horixe erantzun du Diadako manifestazioaz galdetu diotenean. Manifestazioan izan zen jende kopuruari dagokionez, datua "hoztasunez" aztertzeko deia egin du.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramailea.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du "ezin" dela "hanka sartu" bost milioi langabe dituen estatu batean. Saenz de Santamariak erantzun horixe eman du Diadako manifestazio independentistaz galdetu diotenean, eta manifestazioko parte-hartzaile kopuruaren datua "hoztasunez" aztertzeko deia egin du.

Diputatuen Kongresuko korridorean kazetarien galderei erantzunez azaldu duenez, Espainia momentu "zaila" ari da igarotzen eta, horren aurrean, "arduraz" jokatu beharra dago.

"Mundua zein egoeratan dagoen jakin behar da. Beraz, krisitik elkarrekin, Europar Batasunarekin eskutik helduta batez ere, atera behar dugula jakin behar dugu", azpimarratu du presidenteordeak.

Horren harira, "jende asko oso egoera zailean" dagoela eta "lehentasunak finkatu" behar direla uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea