Politika -
Alberto Plazaola kasua
Herrirak larunbatean Coruñan egitekoa zuen ekitaldia atzeratu du
Kontzentrazioa bertan behera uztea erabaki du, Terrorismoaren Biktimen Elkartearekin leku berean bat ez egiteko.
Redacción
Herrira ETAko presoen aldeko kolektiboak bertan behera utzi du Coruñako Teixeiro kartzelaren aurrean egitekoa zuen ekitaldia, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak toki eta ordu berean egitekoa duen ekitaldiarekin bat ez egiteko.
Herrirak ohar bidez jakinarazi duenez, Alberto Plazaola presoaren aldeko kontzentrazioa atzeratu du istiluak ekiditeko, kolektiboko parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta "inork gertatzerik nahi ez duena saihesteko."
Edonola ere, Alberto Plazaola presoaren eskubideen alde borrokan jarraituko duela azpimarratu du. Gaur egun, euskal presoa Galiziako Curtis herrian ari da zigorra betetzen, eta Parot doktrina ezarri dioten presoetako bat da.