Politika -

Ondarea

Zein da ministrorik aberatsena?

Mariano Rajoyren eta Cañete, Guindos, Soria, Morenes eta Bañez ministroen ondarea milioi bat baino gehiagokoa da.

Mariano Rajoy eta bere ministroak. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy eta bere ministroak. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy eta bere ministroak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta bost ministroren ondarea milioi bat euro baino gehiagokoa da, Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duen Jardueren eta Ondasunen Erroldaren arabera.

Rajoyren eta Cañete, Guindos, Soria, Morenes eta Bañez ministroen ondarea milioi bat baino gehiagokoa da. Gainera, erroldaren arabera, Rubalcabak Rajoyk baino 10.000 euro gehiago ditu, eta, Miguel Sebastianekin batera, aurreko Gobernuko kiderik aberatsena da.

Mariano Rajoy: 1.261.230 euro, kreditu, mailegu eta zorrik gabe. Gainera, ondarea senideen oinordea dela azaldu du.

Miguel Arias Cañete (Nekazaritza): 1.731.949 euro.

Luis de Guindos (Ekonomia): 1.132.970 euro.

Jose Manuel Soria (Industria): 1.238.297 euro.

Fatima Bañez (Enplegua): 1.016.731 euro.

Jose Manuel Garcia Margallo (Atzerri eta Kooperazioa): 948.504 euro (64.623, kreditu bidez).

Jose Ignacio Wert (Hezkuntza): 851.522 euro.

Cristobal Montoro (Ogasuna): 735.015 euro (11.388 euro zor ditu).

Alberto Ruiz Gallardon (Justizia): 453.219 euro.

Jorge Fernandez (Barne ministroa): 442.085 euro (74.000 euro baino gehiagoko maileguak).

Ana Mato (Osasuna): 392.086 euro (183.264 euroko mailegua).

Ana Pastor (Sustapena): 185.731 euros (83.000 euroko zorra).

Soraya Saenz de Santamaria (presidenteordea): 310.082 euro.

Aurreko Gobernua

José Luis Rodríguez Zapaterok 130.562 euro zituen kargua utzi zuenean.

Alfredo Perez Rubalcabak 1.272.111 euro ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea