Politika -

Diadaren oihartzunak

Ibarretxeren plana gogoratu dio Gobernuak Masi

Soraya Saenz de Santamariak “moderazioa eta erantzukizuna” eskatu dio Kataluniako Gobernuari krisi ekonomikoari aurre egitea delako orain lehentasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak ostiral honetan "moderazioa eta erantzukizuna" eskatu dio Kataluniako Gobernuari, orain lehentasuna krisi ekonomikoari aurre egitea delako. Halaber, merkatuetako inbertitzaileak eta Europar Batasuneko herrialdeak arreta handiz Espainiako politika egoerari begiratzen ari direla nabarmendu du.

Horrez gain, Artur Mas Generalitateko presidenteari Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiari pasatu zitzaiona gogorarazi dio.

"Masi guzti honen inguruko kontuak gogoratu nahi dizkiot", erantzun du Saenz de Santamariak Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Mas presidenteak Katalunia Estatu bat izatea eskatuta Konstituzioa erreformatzea zilegi ikusten ote duen galdeginda.

Gaur Gobernua izan baldin bada Ibarretxeri pasatu zitzaiona gogoratu diona, atzo PP izan zen mezu bera erabili zuena Kataluniako Gobernuaren adierazpenei erantzun ziona. Alfonso Alonso Kongresuan PPren bozeramaileak Masi Ibarretxe Planari gertatu zitzaiona azaldu zion, bere ustez, plan horrek Euskadi "irtenbiderik gabeko kalezulora" eraman zuen, eta gizartean "zatiketa handia" eragin zuen.

Artur Masen eta Mariano Rajoyren arteko bilerarako sei egun falta direnean, Saenz de Santamariak Kataluniako Gobernuari moderazioa eskatu dio, lehentasuna orain batera krisi ekonomikoari aurre egitea eta enplegua sortzea delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea