Politika -

Hauteskundeak Galizian

Mario Conde, Xuntako presidentetzarako hautagaia

Banestoko presidente ohia Gizarte Zibila eta Demokrazia alderdiko hauteskunde-zerrendaren buru izango da Pontevedran. Conderen asmoa "kontzientziak astintzea" da.

Mario Conde Xuntarako hautagaia izango da Galiziako hauteskundeetan. Argazkia: EFE
Mario Conde Xuntarako hautagaia izango da Galiziako hauteskundeetan. Argazkia: EFE
Mario Conde Xuntarako hautagaia izango da Galiziako hauteskundeetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Conde Banestoko presidente ohiak larunbat honetan iragarri duenez, Xuntako presidentetzarako hautagaia izango da urriaren 21ean izango diren Galiziako hauteskunde autonomikoetan.

Conde Gizarte Zibila eta Demokrazia alderdiaren hauteskunde-zerrendaren buru izango da Pontevedran. Enpresariak argitu duenez, erabakia "logikoa, normala eta naturala da", eta horren asmoa "kontzientziak astintzea" da.

Condek azaldu duenez, hautagaitza honen proposamena bota du "haztegi bat sortzen joateko", atxikimendu gehiago lortzeko, hain zuzen ere. Hala ere, esan duenez, "litekeena da ekimena amaituta ez ikustea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea