Politika -

Aguirreren dimisioa

Esperanza Aguirreren dimisioak eragindako erreakzioak

Mariano Rajoyren arabera, Esperanza Aguirrek alderdiko kide “gogotsuenetako bat” izaten jarraituko du. IUk, berriz, Madrilgo Erkidegoan hauteskundeak deitzea eskatu du.

Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. EFE
Esperanza Aguirreren dimisioaren erreakzioak

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre PPko diputatu eta Madrilgo presidenteak dimisioa eman du astelehen honetan. Alderdien erantzuna honako hau izan da:

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Esperanza Aguirre goraipatu du, eta bere "ibilbide politiko garrantzitsua" azpimarratu du, horregatik, beti alderdiko "gogotsuenetako bat" izaten jarraituko duela gaineratu du.

Aguirrek Rajoyri emandako azalpenen ostean, presidenteak esan du "arrazoi horiek ulertzen eta aintzat hartzen" dituela, eta aro berrirako etorkizunik onena opa diola gaineratu du.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak "errespetuz" hartu du albistea eta berekin, beti, "bizitasun handiko harremana" izan duela esan du.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Esperanza Aguirreren erabakia ulertzen duela esan du, izan ere, "bokazio publikoa oso nekagarria" dela gaineratu du.

PSOEk "errespetuz" hartu du Esperanza Aguirreren dimisioa emateko erabakia, alderditik jakitera eman dutenez.

Tomas Gomez PSMko (Madrilgo alderdi sozialista) idazkari nagusiaren esanetan, Esperanza Aguirrek "gogor borrokatu du nahi izan duenaren alde", eta "politikan arerio aparta izan da". Halaber, onena opa diola nabarmendu du.

Jose Luiz Centella IUk Kongresuan duen bozeramaileak Madrilgo Erkidegoan hauteskundeak deitzea eskatu du, Esperanza Aguirrek kargua utzi ondoren, demokratikoena herritarrei galdetzea delako horren ordezkaria hautatzeko.

Centallaren ustez, Aguirre "neoliberalen talibana" izan da, eta "egoera ekonomikoari aurre egiteko gai izan ez delako" etorri da horren erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea