Politika -

Auzitegi Nazionala

Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa hasi da Auzitegi Nazionalean

Segiko eta talde terroristako kide izatea leporatu die fiskalak, eta 7 eta 9 urteko kartzela zigorrak eskatu ditu.

Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean.
Segiko kide izatea leporatzen dieten 10 gazteren aurkako epaiketa

02:12

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean hasi da Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak Segiko eta talde terroristako kide izatea egozten die, eta 2007 eta 2009 urteen artean kale borrokako ekintzetan parte hartu zezaketela uste du.

Fiskaltzak 7 eta 9 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen du auzipetuentzat: 9 urteko zigorra Mikel Garcia Otamendi eta Egoitz Balerdi Segiko ustezko buruzagientzat, eta 7 urteko zigorra Asier Olano, Ekhi Oñate, Jon Ezeiza, Iñigo Alcelay, Txaber Zabaleta, Anton Zabaleta, Oier Urrutia eta Aitzol Arrieta Segiko ustezko kideentzat.

Amaiurren babesaXabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak gaurkoa "epaiketa politikoa" dela salatu du, eta Alderdi Popularrari Euskal Herriko gazteak “kriminalizatzeari uzteko” eskatu dio. Errekondok babesa eskaini die auzipetuei eta gisa horretako auziekin amaitu behar dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea