Politika -

'Euskadi pregunta a'

Bidal iezazkiezu zure galderak lehendakarigaiei

30 pertsona ariko dira lau euskal alderdi politiko nagusietako hautagaiei galdezka. Parte hartu nahi duzu?

Lau lehendakarigai nagusiak. Argazkia: eitb.com
Lau lehendakarigai nagusiak. Argazkia: eitb.com
Lau lehendakarigai nagusiak. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 21eko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko nagusietako lehendakarigaiek (EAJ-PNV, PSE, PP eta Euskal Herria Bildu) herritarren galderei erantzungo diete ETB-2ko 'Euskadi Pregunta a' telebista saioan. Africa Baetak gidatuko du saioa eta, bertan, 30 pertsona ariko dira euskal alderdi politiko nagusien buruzagiei galdezka. Irailaren 21ean emitituko da lau izango dira guztira. Saio bakoitzean lehendakarigai bat galdekatuko dute.

Gainera, eitb.comen eta sare sozialetan jasotako zenbait galdera ere hautatuko dituzte saio horretarako.

Parte hartu nahi baduzu, bidali lehendakarigaiei egingo zeniekeen galdera posta elektronikoz euskadipregunta@eitb.com helbidera.

Gainera, saioaren atari berezian ere galderak egiteko aukera duzu, bertan zabaldutako Twitter eta Facebook leihoen bitartez. Twitterreko solasaldiari #euskadipregunta traola erabilita egin ahal izango diozu jarraipena.

Saioaren zuzendaritzak jasotako galderetako batzuk hautatuko ditu eta lehendakarigaiei egingo dizkie. Herritarren galderei erantzun ostean, kazetari talde batek lehendakarigaiaren erantzunak aztertuko ditu Aitzol Zubizarretaren gidaritzapean.

'Euskadi Pregunta a' irailaren 21ean hasiko dira ematen. Estreinaldikosaioan Laura Mintegi Euskal Herria Bilduko hautagaia hartuko dute. Irailaren 28an, berriz, Antonio Basagoiti Alderdi Popularreko hautagaia.Hauteskunde kanpaina hasteko aurreko egunetan izango dira beste bisaioak: lehenengoa Patxi Lopez PSEko hautagaiarekin eta hurrengoa etaazkena Iñigo Urkullu EAJ-PNVko lehendakarigaiarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea