Politika -

Editoriala

Financial Times: "Independentziaren aldeko jarrera ezingo da gelditu"

Akordioak bilatuz baino, dekretuak ezarrita gobernatzen ari da Rajoyren Gobernua, egunkari britainiarraren arabera. Egungo egoeratik ateratzeko lana "alderdiei dagokie, ez Erregeari", adierazi du.

Milaka herritarrek independentzia aldarrikatu zuten Bartzelonan Argazkia: Efe
Milaka herritarrek independentzia aldarrikatu zuten Bartzelonan Argazkia: Efe
Milaka herritarrek independentzia aldarrikatu zuten Bartzelonan Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrio ere Rajoy gorriarazi nahi izan du Financial Times egunkariak, Espainiako egoerari aurre egiteko buruzagitza falta leporatuta. Artur Mas Kataluniako presidentearekin izango duen bileraren atarian, "keinu onargarri" bat egin diezaion eskatu dio, bestela, Katalunian independentziaren aldeko sentimendua geldiezina izango dela ohartarazita.

‘Erregearen hitzaldia’ izenburupean, Espainiako erregeak "batasunaren alde egindako deialdia" aipatu du, eta 1981eko otsailetik Espainiako politikan hain esku hartze zuzena egin ez duela adierazi.

"Eskandaluek Monarkiaren irudia zaindu duten honetan, Estaturen mendeko iruditzat erakutsi du bere burua Erregeak", 'Financial Times'en arabera. Akordioak bilatu beharrean, dekretuak ezarrita agintzen ari da Rajoy, kazetaren arabera. Erregeak bidalitako gutunean Kataluniako independentismoa zuzenean aipatu ez bazuen ere, "Gobernuari dagokio kataluniar eta euskal herritarrekin konpromisoak adostea", testuak jasotzen duenez.

Rajoyk eta Masek Moncloan egingo duten bilerari kezkaz begiratu dio egunkariak: "presidenteak Masi keinu argi bat egiten ez badio, independentismoaren aldeko jarrera geldiezina izango da".

Erreskatea

Espainiak Europar Batasunari egin diezaiokeen erreskateaz ere gogoeta egiten du, eta, horren harira, Rajoyk bankuen erreskatea Andaluziako hauteskundeak amaitu arte atzeratu’ zuela aipatu du. Jarrera hori ‘arriskutsua’ dela uste du argitalpenak eta oraingoan ere, Rajoyk berdin jokatu eta Galizia eta EAEko hauteskundeak amaitu arte itxarongo duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea