Politika -

Pokemon Operazioa

12 lagun atxilotu dituzte, Ourenseko alkatearen aurkako operazioan

Francisco Rodriguez alkate sozialistari 'influentzia trafikoa', ondasunak ostentzea eta kapitalak zuritzea leporatzen dio Poliziak.

Francisco Rodríguez Ourenseko alkate sozialista. Argazkia: EFE
Francisco Rodriguez Ourenseko alkate sozialista.
Francisco Rodríguez Ourenseko alkate sozialista. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Francisco Rodriguez Ourenseko alkatea atxilotu du, eta Pontevedrako polizia-etxera eraman dute, Lugoko epaitegiak atxilotze agindua eman ostean. Iturri ofizialen arabera, Francisco Rodriguezi “influentzia trafikoa”, ondasunak ostentzea eta kapitalak zuritzea leporatzen zaio.

Datozen orduetan alkatea Lugoko 1. instrukzio epaitegira eramango dute, ikerketa daraman Pilar de Lara Cifuentes epailearen aurrera, hain zuzen ere. Rodriguezen atxiloketaren ostean, urgentziazko bilera egin dute Ourenseko Udalean, eta Isabel Perez alkateorde nazionalistak hartu du, behin-behinean agintea.

Ourenseko alkatearen aurkako operazioan, Poliziak 12 lagun atxilotu ditu guztira, besteak beste, Francisco Fernandez Linares Miño-Sileko Konfederazio Hidrografikoko presidente ohia, eta Santiagoko Udaleko kontratazio zerbitzuko funtzionario bat.

Ondorengo orduetan atxiloketa gehiago egon daitezkeela ohartarazi du Poliziak.

ErreakzioakPachi Vazquez Galiziako Alderdi Sozialistako idazkari orokorrak justiziarengan eta Ourenseko Francisco Rodriguez alkatearengan konfiantza osoa duela, azpimarratu du.

Pokemon OperazioaSantiagoko Udaleko funtzionarioa Pokemon Operazioa deitutako operazioan atxilotu dute, beste 12 pertsonez gain. Dirudienez, “urte asko daramatza” Udalean lan egiten, Angel Curras Santiagoko alkateak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea