Politika -
1976tik falta da
Epaileak Perturren desagertzearen ikerketa artxibatu du
Gertatutakoaren inguruan zenbait hipotesi daude: desagertzea ETAko kide batzuek eragin zutela eta eskuin muturreko taldeen gauza izan zela daude.
Redacción
Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko buruzagi oiharen desagertzearen ikerketa. Pertur 1976ko uztailaren 23an ikusi zuten azken aldiz, Donibane Lohitzunen. Epailearen ustez, egin beharreko izapide guztiak egin dituzte.
Ondorioz, epaileak aintzat hartu du Perturren familiak egindako eskaera, Fiskaltzaren oniritziarekin.
Gertatutakoaren inguruan zenbait hipotesi daude. Batzuen arabera, desagertzea ETAk eragin zuen Pertur gatazkari jkonponbide politikoa bilatzearen alde zegoelako. Beste batzuek, aldiz, eskuin muturreko taldeen edo italiako neofaszisten gauza esan zela diote, eta Espainiako zerbitzu sekretuen aginduak bete zituztela.
Nahasmena
Kereila onartzean emandako argudioen arabera, Andreu epaileak ETA Perturren desagertzearen susmagarritzat hartu zuen, Pertur Francisco Mugika Garmendia 'Pakito' eta Miguel Angel Apalategi 'Apala' kideekin ikusi baitzuten azken aldiz. Hori dela eta, ETA desagertzearen erruduna izatea "zentzuzkoa eta posiblea" zela adierazi duen epaileak.
Hala ere, desagertzea gertatu eta egun gutxira, Batallón Vasco Español eta Alianza Apostólica Anticomunista (A hirukoitza) talde eskuindarrek, orduko segurtasun eta inteligentzia taldeekin lotura zutenak, Perturren bahiketa eta hilketa aldarrikatu zuten.