Politika -

Izendapena

Luis Pedro Marco de la Peña, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea, Adifeko presidente izendatu dute

Angel Contrerasek utzitako tokia hartuko du, Oscar Puente Garraio ministroak kargutik kendu baitzuen iragan ostiralean.

Luis Pedro Marco de la Peña, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Luis Pedro Marco de la Peña, artxiboko irudi batean
Luis Pedro Marco de la Peña, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Pedro Marco de la Peña, 2020tik gaur arte Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuorde izan dena, Adifeko presidente izendatu dute.

Espainiako Ministroen Kontseiluak Luis Pedro Marco de la Peña izendatzea onartu du gaurko saioan, eta Angel Contrerasek utzitako tokia hartuko du. Oscar Puente Garraio ministroak kargutik kendu zuen iragan ostiralean, Koldo auziak zipriztindu zuelako, nahiz eta ez duten ez ikertu eta ez lekuko gisa deitu.

Iñaki Arriola sailburu zela sartu zen Eusko Jaurlaritzan (2020ko irailean), Azpiegitura eta Garraio sailburuorde gisa, eta aurtengo ekainean Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriko sailburuak karguan berretsi zuen.

Adifeko presidente berriak sektore pribatuan egin du ibilbide profesional ia osoa, eraikuntza sektoreari lotuta.

Halaber, ETS Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusi izana da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa