Politika -

Bideo erotikoa

Olvido Hormigosek bideoa Alkatetzatik bidali zutela berretsi du

Pedro Acevedo alkatearen kontra eginiko salaketa berretsi du Los Yebeneseko zinegotziak epailearen aurrean. Alkateak, bestalde, ez du epailearen aurrean hitz egin nahi izan.

Olvido Hormigos Orgazeko epaitegiaren aurrean. Argazkia: EFE
Olvido Hormigos Orgazeko epaitegiaren aurrean.
Olvido Hormigos Orgazeko epaitegiaren aurrean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Los Yebenes herriko (Toledo) Olvido Hormigos zinegotzi sozialista Orgazeko epaitegian izan da, bere bideo erotikoa hedatu izana egotzita, Pedro Acevedo alkatearen kontra jarri zuen salaketaren harian. Epailearen aurrean, Olvido Hormigosek berretsi egin du bideoa Los Yebeneseko Alkatetzako posta elektronikotik bidali zutela. Alkateak, bere aldetik, ez du adierazpenik egin nahi izan epailearen aurrean.

Epaitegiaren atarian alkateak esan du deklaratu ez badu, Olvido Hormigosen intimitateari eta Los Yebeneseko herritarrei zor dien errespetuagatik ez duela deklaratu esan du alkateak.

Olvido Hormigosek ordubetez hitz egin du epailearen aurrean, eta berretsi egin du bere bideoa Alkatetzako posta elektronikotik bidali zutela. Epailearen aurrean hitz egin ostean, zinegotzi sozialistak ez du kazetarien aurrean hitz egin nahi izan. Zinegotzia “lasai dago, ez duelako ezer txarrik egin”, eta “justiziarengan konfiantza osoa dauka”, adierazi du Blanca Biezma Olvido Hormigosen abokatuak.

Zinegotzi sozialistaren abokatuak inputatu gehiago egon daitezkeela aurreratu du, izan ere, oraingoz inputatuta dagoen bakarra Carlos Sanchez Los Yebeneseko futbol taldeko atezaina da.

Alkatearekin eta zinegotziarekin batera, Jessica Minaya zinegotzi sozialistak ere deklaratu du Carmen Meira Orgazeko epaitegiko epailearen aurrean. Horren amaginarrebak hitz egin behar zuen epailearen aurrean, baina egiaztagiri psikiatriko bat aurkeztu du ez deklaratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea