Itxi

2012/09/28

17:41

Politika

Katalunia

'Planeta' Kataluniatik joango litzateke Estatu bihurtuko balitz

Erredakzioa

“Bi aldeak gai horiei buruz hitz egiteko jarri ez izanaz” kexatu da Lara, eta balizko independentzia batek Kataluniari onurarik ekarriko ez liokeela ziurtatu du.

  • Jose Manuel Lara ‘Planeta’ argitaletxeko presidentea. Artxiboko irudia

    Jose Manuel Lara ‘Planeta’ argitaletxeko presidentea. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kataluniako enpresari garrantzitsuenetarikoa den Jose Manuel Lara ‘Planeta’ taldeko presidenteak ziurtatu du bere argitaletxea “Zaragozara, Madrilera edo Cuencara”eraman beharko lukeela Kataluniak independentzia lortuko balu.

Dena den, ezinezkoa ikusten du Kataluniak independentzia lortu ahal izatea, eta uste du “presio hori bide erdian dagoen helburu bat lortu ahal izateko” egiten ari direla, ABC Punto Radioko ‘Protagonistas’irratsaioan azaldu duenez.

“Botoaren erradikalizazioa”

Edozein kasutan, Larak Artur Mas Kataluniako presidentearekin hainbat aldiz hitz egin duela jakinarazi du, eta bi aldeetatik “elikatzen” ari den independentzia sentimenduak kezkatu egiten duela azaldu dio.

Azaroaren 25erako deituta dauden hauteskundeei begira, “beldur ikaragarria ematen dit botoa erradikalizatzeak”, esan du Antena 3 eta La Sextako agintariak.

“Mas oso presionatuta dago”

“Bi aldeak gai horiei buruz hitz egiteko jarri ez izanaz” kexatu da Lara, eta balizko independentzia batek Kataluniari onurarik ekarriko ez liokeela ziurtatu du, Espainiar zor publikoaren % 20 bere egin beharko lukeelako. Horrez gain, Kataluniako enpresa gehienen negozioa Espainian dagoela gogorarazi du.

Kataluniaren independentziaren hipotesiak kezkatu egiten duela onartu duen enpresari bakarrenetakoa da Lara, eta, Masekin izandako elkarrizketetatik ondorioztatu duenez, “bere inguruak presionatuta dauka”.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;