Politika -
Aurkezpena
ZukGua ezkerreko gazte abertzaleen bilgunea sortzeko prozesua abian da
"Uste dugu –azaldu dute komunikatu batean- antolakuntza dela gure helburua lortzeko era bakarra, Euskal Estatu Sozialista lortzeko era bakarra".
Erredakzioa
Ezkerreko gazte independentistek bilgune berri bat sortzeko prozesua jarri dute gaurtik aurrera martxan. ZukGua izeneko bilgune berri horrek hurrengo urteko martxoan aurkeztuko dute jendaurrean, “jaiotza” horren omenez egingo den ekitaldian.
Zarautzen egindako prentsaurreko batean aipatu dutenez, “eraketa prozesua publikoa izango da eta edonork parte hartu ahal izango du”.
“Uste dugu –azaldu dute komunikatu batean- antolakuntza dela gure helburua lortzeko era bakarra, Euskal Estatu Sozialista lortzeko era bakarra”.
Begirada, burujabetzan
Sustatzaileen iritziz, “pertsona bezala askatzeaz gain, gizartearen eraldaketan eta burujabetzan daukagu jarrita gure begirada”.
Aurkeztutako testuan, “hurrengo hilabeteetan gaur egungo errealitatera egokitutako estrategia zehaztuko dugu, baina hura eraldatzeko helburuarekin”, nabarmendu dute.
Horretarako, aurtengo udan herri eta auzo ezberdinetan egindako hausnarketak erabiliko dituzte oinarri modura.