Politika -

Subiranotasuna

Maroto: 'Euskal herritarrentzat onean Euskadi Espainian egotea da'

Ildo horretan, independentziaren alde onak eta txarrak “zenbakien bidez” aztertzeko eskatu die Gasteizko alkateak euskal enpresariei.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Marotok uste du euskal Estatu bat sortzeak euskal herritarren “pobretzea” ekarriko duela; eta independentziak euskal ekonomian zer-nolako eragina izango lukeen argitzeko eskatu die enpresariei. ‘Forum Europa. Tribuna Euskadi’n eskainitako hitzaldian Iñigo Urkulluk EAJren Alderdi Egunean egindako adierazpenak izan ditu hizpide. Urkulluk “menpekotasunik gabeko euskal nazioa” aldarrikatu zuen. Marotoren iritzian, eredu horrekin “euskal herritarrak okerrago biziko gara; izan ere, Espainiak Euskadiri ordaintzeari utziko lioke azpiegiturak, pentsioak eta langabeentzako laguntzak bezalako gaietan”.

Egungo Estatutuarekin euskal herritarrek biltzen duten dirua kudeatzea eta, aldi berean, Estatuarengandik laguntzak jasotzea bermatuta dagoela azpimarratu du. “Gutxiago emanda, ezin daiteke gehiago jaso eta, ondorioz, euskal herritarrontzat onena Euskadi Espainian mantentzea da”, erantsi du.

Gauzak horrela, independentziari buruzko eztabaida honetan enpresarien parte-hartzea ezinbestekotzat jo du. “Euskal enpresariek independentziaren alde onak eta txarrak zenbakien bidez aztertu behar dute, eredu aldaketarekin zer galtzen den jakiteko”, esan du.

Horrez gain, laguntzak emateko Lanbidek zehaztuta dituen baldintzak aldatzearen alde egin du. “Berdintasunerako klausula bat” jartzea proposatu du, laguntza eskatzen duten pertsonek gizonezkoek nahiz emakumezkoek eskubide eta betebehar berberak dituztela publikoki onar dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea