Politika -

Etxeraten arabera

ETAko ustezko kide ohi bat hil da Venezuelan, auto batek harrapatuta

Celestino Galanek ihes egin zuen 1981n, Poliziak ETAren talde bat desegin eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celestino Galan Caballero ETAko ustezko kide ohia hil egin zen irailaren 19an Venezuelan, auto batek harrapatuta, Etxeratek jakinarazi duenez.

Galanek (53 urtekoa) ihes egin zuen 1981n, Poliziak ETAren talde bat desegin eta gero, baina ez zuen akusaziorik Espainiako auzitegietan. 80ko hamarkadan, Poliziak Donibane eta Aldanondo taldeekin lotura izatea egotzi zion.

1981n, ihes egin zuen, eta ondoren Venezuelara iritsi zen. Bertan, igeltsero gisa egiten zuen lan. Badajozen jaio zen, eta seme bat zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea