Politika -
Adierazpen polemikoak
PPko kargu batek: 'Legeak emakumeak bezala dira, bortxatzeko daude'
Jose Manuel Castelao Bragaña Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusiko presidenteak dimisioa aurkeztu du, karguan izendatu eta lau egunera, adierazpen horiengatik.
Erredakzioa
Jose Manuel Castelao Bragaña PPdeGko diputatu ohiak Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusiko presidente bezala dimisioa aurkeztu du, karguan izendatu eta lau egunera, honako hitz hauek piztu duten polemikagatik: ‘Legeak emakumeak bezala dira, bortxatzeko daude’.
Jose Manuel Castelao Bragaña (Valta, Pontevedra, 1941) astelehenean izendatu zuten Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusiko (Lan Ministerioaren aholkularitza erakundea) presidentea, Fatima Bañez ministroaren proposamena kontuan izanda. Argentinara joandako Castelao beti egon izan da Galiziako erkidegoei oso lotuta, 1998an postu hori hartu zuen, eta Galiziako Parlamentuan diputatu izateko utzi behar izan zuen.
Espainiako Herritarren Kontseilu Nagusiko bilera batean egin zuen adierazpen hori, asteartean, dirudienez, kontseiluko beste kideen protestak eragin zituen. Castelao Bragañak azaldu duenez, dimisioa “arrazoi pertsonalengatik” aurkeztu du, eta argi utzi nahi izan du “inork” ez diola postua uztea eskatu.
Castelao Bragañak polemika piztu zuten hitzak “izan” zirela esan du, “baina ez eman nahi izan zaien zentzuarekin”. Politikoak azaldu duenez, “adierazi nahi nuena kontrakoa zen”, eta “ez nuen inor iraindu nahi, are eta gutxiago emakumeak”, horiengatik “mirespena eta errespetua sentitzen baitut”.