Politika -

Aldarrien ostean

Gallardon: 'Katalunia gabe Espainiak ezingo luke euroan jarraitu'

Justizia ministroaren hitzetan, katalanentzako Estatu egiturarik onenak Espainiak ematen dizkionak dira.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa. EFE
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa.
Camp Nouk independentzia aldarrikatu du

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak Katalunian irekitako indepenentziaren inguruko eztabaidaz inguruan hitz egin du, eta honako hitz hauek esan ditu: ‘Espainia ez da arazoa, ezta independentzia irtenbidea ere’.

Gallardonek Bartzelonako Ekonomia Zirkuluaren hamaiketako parte hartu du, eta, bertan azaldu duenez, "akats bat!" da independentzia lortuz gero Kataluniako arazo ekonomikoei irtenbidea jarriko litzaiekeela pentsatzea. Halaber, katalanentzako Estatu egiturarik onenak Espainiak ematen dizkionak dira, nabarmendu du.

"Kataluniak independentzia lortuko balu horrek ez luke Katalunia Espainiatik irteten esango, Espainiarekin amaitzea baizik, Espainiak ez duela zentzurik Katalunia gabe", azpimarratu du ministroak. Horrez gain, Kataluniako prozesu independentistak arrakasta izango balu, Espainiak ezingo lukeela euroan jarraitu adierazi du.

Ministroaren ustez, Kataluniako egungo eztabaida krisi ekonomikoaren eta lehengo Gobernuen ondorioz sortu da, bereziki hiru alderdiko Gobernutik, hori dela eta, erantzuna katalanismoaren hasierara itzulita lortuko dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea