Politika -

Nazionalismoen kontra

Gotzain-Batzarraren adierazpena kritikatu dute Bizkaiko apaizek

Adierazpen horretan, Espainiaren batasunaren ''desintegraziorako'' proposamen politikoek eragindako ''egonezina'' salatu zuen Espainiako Gotzain-Batzar Iraunkorrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gotzain-Batzar Iraunkorrak nazionalismoen kontra eta Espainiaren batasunaren alde joan den astean egin zuen adierazpena kritikatu du Bizkaiko Apaizen Foroaren Batzarrak.

'Krisiaren aurrean, elkartasuna' izeneko adierazpenean, Espainiaren batasunaren ''desintegraziorako'' proposamen politikoek eragindako ''egonezina'' salatu zuen Espainiako Gotzain-Batzar Iraunkorrak.

Horren aurrean, idatzi bat kaleratu dute Bizkaiko apaizek. Bertan, bat egin dute ''krisi ekonomikoak eragindako egonezinarekin'', eta horren aurrean ''elkartasuna'' sustatzearekin; baina, Espainiaren batasunaren defentsa dela-eta, gogor kritikatu dute idatzi horretan nazionalismoen kontra emandako mezua.

Herritarrek iritzi politiko propioa sortu behar dutela uste dute Bizkaiko apaizek, ''Elizaren protekzionismorik eta interbentzionismorik gabe''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea