Politika -

Polizia Nazionala

Poliziaren EAEko buruzagia kargutik kanpo, lizentziaduna ez delako

Fernando Amo behin-behinean kargutik kenduko dute, Polizia Nazionalak erabakiaren aurkako helegitea jarriko badu ere.

Polizia Nazionaleko furgonetak. Argazkia: EFE
Polizia Nazionaleko furgonetak.
Polizia Nazionaleko furgonetak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko epaile batek Fernando Amo Espainiako Poliziak EAEn duen buruzagia kargutik kentzea agindu du, kargurako eskatzen den lizentziaturarik ez duelako. Fernando Amo behin-behinean kargutik kenduko dute, Polizia Nazionalak erabakiaren aurkako helegitea jarriko badu ere.

Estatuko Administrazio Orokorraren Funtzionamendua eta Antolaketa arautzen duen legeari egiten dio erreferentzia ebazpen judizialean epaileak Fernando Amo kargutik kentzea eskatzeko; izan ere, Espainiako Poliziako buruzagi nagusia izateko beharrezkoa da, gutxienez, lizentziaduna izatea.

Bolonia Plana indarrean jarri aurretik, gutxienez diplomatura bat izatea eskatzen zuten Polizia Nazionaleko aginte organuetan sartzeko, aurretik oinarritik igaro gabe. Hala ere, Fernando Amoren izendapena ez zen legearen arabera egin, epailearen iritziz, eta, horregatik, kargutik kentzea agindu du.

Fernando Amo urtarrilean izendatu zuten EAEko Poliziaren buru, eta Enrique Pamies ordezkatu zuen karguan ,Faisan kasuan nahasita zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea