Politika -
Hezkuntzaren inguruko ika-mika
Santamaria: ‘Ondo trebatutako ikasleak izatea da gure helburua’
Presidenteordeak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek, Wert ministroak atzo egindako adierazpenen inguruan galdetua izan ostean.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak hezkuntzaren funtzioa "espainiarrak beren inguruan gertatzen denaz" jakitun izatea dela zehaztu du. "Espainiaren eta beren erkidego propioaren errealitatearen inguruan jakin behar dute", gaineratu du.
Presidenteordeak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek, Wert ministroak atzo egindako adierazpenen inguruan galdetua izan ostean. "Gobernuaren helburua ikasle katalanak espainiartzea da", esan zuen ministroak.
"Beren erkidegoaren eta Espainiaren inguruko ezagutzarik onena erakutsi behar diegu ikasleei", azpimarratu du.
Margallo
Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri eta Kooperazio ministroak ere atzoko ika-mikaren inguruan hitz egin du. Ministroaren arabera, "Katalunian gertatzen ari diren tentsio abertzaleak Espainiak atzerrian daukan irudia ahultzen ari dira, eta hori oso kaltegarria da finantzatzerako orduan.
Pertzepzio horrek Standard & Poorsek espainiar zorraren kalifikazioa jaisterako orduan eragina izan duela onartu du Margallo ministroak, Kongresuan Kroazia Europar Batasunean sartzea ahalbidetzeko egin den bozketaren ostean eginiko prentsaurrekoan.
Kreditu-kalifikazio agentziak bi maila jaitsi ditu Espainiako zorraren balorazioa, eta BBB-an kokatu du, "zabor bonoa" ezagunagoa den mailaren atarian.
PSOE
PSOEk Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa gaitzestea eskatuko du Kongresuan, "ikasle kataluniarrak espainiartu" nahi dituztela esan zuelako.
Horixe jakinarazi du Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko bozeramaileak Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean, ministroak hitz horiengatik dimisioa eman beharko lukeela aldarrikatu aurretik.