Politika -

Faisan kasua

Faisan kasuko fiskalak dio galdutako artxiboak ez zeudela sekretupean

Poliziaren iturrien arabera, lapurreta bat izatearen aukera ikertzen ari dira, nahiz eta ez den baztertzen dokumentuak galdu imanaren aukera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskalak bere lanarekin erlazionatutako artxiboak gordetzen zituen disko gogor baten desagerpena salatu du. Artxibo horien artean Faisan kasuaren hainbat dokumentu zeuden, baina fiskalak azaldu duenez ez da sekretupean dagoen artxiborik galdu.

Fiskaltzaren iturrien arabera, Ministerio Publikoko ordezkariak urriaren 5ean salatu zuen Auzitegi Nazionaleko polizia-etxean, eta horren ostean kasua Castilla Plazako Epaitegietara eraman dute.

Iturri berberen arabera, desagerpena astelehen goizean gertatu zen, Bautistak bere bulegotik joan behar izan zuenean. Bueltatzerakoan, bere ordenagailuan sartuta zegoen pendrive memoria ez zegoela ohartu zen.

Hipotesi ugari

Memoria horretan, Bautistak dokumentu pertsonalak eta 1998. urtetik egindako lanak zituen gordeta. Dena den, ez ditu artxibo horiek guztiak galdu, noizean behin beste tokibatzuetan gordetzen baitzituen.

Poliziaren iturrien arabera, lapurreta bat izatearen aukera ikertzen ari dira, nahiz eta ez den baztertzen dokumentuak galdu izanaren aukera, egun horietan Madrilgo Prim kalean izango den egoitza berrira lekualdaketa egin ostean.

Bi inputatu Faisan kasuarengatik

Pablo Ruz Faisan kasuko instruktoreak Enrique Pamies EAEko Poliziaren Nagusi ohia eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Taldeko inspektorea prozesatu dite, eta Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari orokorra kanpoan utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea