Politika -

Parot Doktrina

ANk bi preso askatu ditu Parot doktrina berraztertu ostean

Parot Doktrinagatik beren zigorra luzatuta ikusi duten 20 presoren abokatuek helegite bat aurkeztuko dute datorren astelehenean Estrasburgeko Europako Giza Eskubideen Auzitegian.

Auzitegi Nazionaleko egoitza, Madrilen. Artxiboko argazkia
Auzitegi Nazionaleko egoitza, Madrilen. Artxiboko argazkia
Auzitegi Nazionaleko egoitza, Madrilen. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Epaimahaiak Oscar Abad eta Itziar Martinez Sustatxa presoak aske uztea erabaki du beren zigorren aurka ezarritako Parot Doktrina berraztertu ostean.

Kontran, Auzitegi Nazionalak doktrina horren aurka jarritako 34 helegiteetatik 15 baztertu ditu, Auzitegi Konstituzionalak egin bezala, doktrina horren funtsaren alde ebatzi baitute.

Zigor Epaimahaia osatzen duten 18 epaileak batzartu ostean jakin da bi preso horiek kartzelatik ateratzeko erabakia. Dena den, azaroaren 14ean aztertuko dituzte, banan-banan, falta diren helegiteak.

Astelehenean, helegitea Estrasburgen

Kontran, Parot Doktrinagatik beren zigorra luzatuta ikusi duten 20 presoren abokatuek helegite bat aurkeztuko dute datorren astelehenean Estrasburgeko Europako Giza Eskubideen Auzitegian, presoen aldeko Herrira plataformak azaldu duenez.

Nahiz eta auzitegiak berak Espainiak Giza Eskubideen Europear Hitzarmena urratu zuela baieztatu, plataforma horren arabera, 67 presok jasan dute 197/2006 doktrinaren ezarpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea