Politika -

Polemika

Wert ministroaren titularrak

Ikasle katalanak espainiartzearen inguruko hitzek hautsak harrotu dituzte, baina ez dira Wert ministroak egindako lehen adierazpen polemikoak.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa.

N. Olaso

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ikasle katalanak espainiartzea". Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroaren azken adierazpenek polemika piztu dute, baina honek ez duela "koma bat ere zuzenduko" esan eta hitzak berretsi ditu.

Kataluniako ikasleak ez dira ministroak gogoan dituen bakarrak. Uztailean, "adituen alde-egitea ez da beti fenomeno negatiboa", esan zuen, nahiz eta geroago, "bueltatzeko bidea aurkitu beharko dutela" onartu zuen. Ordurako, Werten hitzek hautsak harrotu zituzten unibertsitate giroan, izan ere, azken hauek ministroaren jomuga izan dira hainbatetan.

Werten iritziz, "ikasleen porrotarekin amaitzeak eta beken sistema birmoldatzeak lehentasuna du", horregatik, "ez gaude ikasketak erdizka uzten dituzten ikasleetan 4.000 milioi gastatzeko moduan", esan zuen.

Diru-laguntzen murrizketak eta unibertsitateko matrikula-tasen igoerak manifestazio eta protesta ugari eragin dituzte, baina ministroak ez du esandakoa zuzendu eta "unibertsitateko tasak ez dira hainbeste igo", gaineratu zuen.

Hezkuntza maila guztietako ikasleei zuzendu zaie Hezkuntza ministroa eta "tupper"aren ikasturtea eztabaida sutsu batekin hasi zen irailean. Werten ustez, "anekdota" besterik ez da eta ez dela Gobernuaren eskumena esanez amaitutzat eman zuen auzia.

Hamaika aldiz bilakatu da sare sozialetako protagonista eta bere aurkariek #wertgüenza hastag-a sortu zuten.

Erreformaz erreforma, kirolak ere hainbat buruhauste eragin dizkio. Dopin legearen erreforma iragarri ostean, "dopinarekin arazo bat dugu, noski", adierazi zuen kirolarien haserrea sortuz.

Ministroa bere "hanka-sartzeen" jakitun da eta RNE irrati-katean "batzuetan esan dudanarekin harrituta gelditzen naiz", onartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea